AGENDA 21

Bukatu dugu negutegiarekin! 
Mila esker egin ditugun auzolan desberdinetan laguntzera gerturatu zareten guztioi! Atzokoan ere, guraso, ikasle eta irakasle batzuen laguntzarekin eskolako baratzeko negutegia jartzen ibili ginen. Hasiera batean, denbora gutxian egingo genuela espero bagenuen ere, iada antolatzen dugun hirugarren auzolana da, eta oraindik ez dugu bukatu! Adi guztiok, beste auzolan bat prestatu beharko dugu eta azken ukituak emateko. Mila esker berriz ere laguntzera gerturatu zineten guztiei! Hemen dituzue argazkiak.




Udaberriarekin batera, gure baratza martxan jartzeko asmotan gabiltza. Atzokoan guraso batzuen laguntzaz, lurrari buelta eman eta negutegia bere lekuan ipini genuen. Mila esker atzokoan lagundu zeniguten guraso guztiei! Astelehenean, plastikoa jartzeari ekingo diogu. Posible duen edonoren laguntza eskertuko genuke. Mila esker atzokoan lagundu zeniguten guraso guztiei! Astelehenean, arratsaldeko 16:30etan animatu zaitezte zuen seme-alabek landuko duten baratzaren muntaketan laguntzera.

Aurtengo Eskola Agenda 21-eko gaia ENERGIA izanik, apirilaren 26ean, Energia Eguna ospatu genuen.
<




Dakizuen bezala, eskolako baratza sortzeko asmotan gabiltz. Abenduan, guraso, irakasle eta zenbait lagunekin batera sasiak garbitu eta negutegia eraikitzeko lehen pausuak eman genituen. Mila esker lagundu zeniguten guztioi! Hemen dituzue argazkiak.

3 iruzkin:

  1. Aupa!!! Aurten baratza bai!!! Eskerrik asko egiten ari dezuen lanagatik.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Zuen laguntzarik gabe ez zan posible izango.
      Mila esker zuei!!

      Ezabatu