2016-05-19

ESKOLAKO PARKEKO LURZORUA DISEINATZEN

PARKEKO LURZORUA

ARAZOA

Gure eskolako patioko lurzorua berritzeko dirulaguntza zertan eta nola erabili behar dugun adostea .

 


HELBURUA:

- Gomazko 40 metro karratuak non kokatu erabakitzea da.Horretarako, erabilpena, bideak eta eguraldia  aztertuk beharko ditugu.

EMANDAKO URRATSAK:

- Eskolako haur eta irakasle guztiak bildu ginen eta parke eremuarekin zer egin nai dugun erabaki genuen.
- Parkeko kolunpioak, iglua eta txirrista kentzea erabaki genuen.
- Parkeko lurzoruan  goma, hondarra eta harri txintxarra jartzea erabaki genuen.
- Eskolako guraso batek eskolako planoa egin zigun.

- Eskolako ikasle talde batek plano horretatik abiatuta eskala handituz maketa egin genuen (3 cm=1 m).



- Parkeko azalera kontutan hartuta gomazko, harezko eta harri txintxarrezko pieza aukerak egin genituen.

- Oihana arkitektoa, Ainara eta guraso bati egindako lana aurkeztu genien .



 Oihanak aurrekontua zein zen  eta metro karratuaren prezioa eman zigun.
- Ikasle batzuen artean pieza bakoitzaren azalera topatu zuten.
















- Dugun aurrekontuarekin gomazko gehiengo azalera kalkulatu genuen (40 metro karratu gutxi gora behera).

- Oihana arkitektoarekin, Ainararekin eta guraso bikin elkartu gara eta egindako lana aurkeztu diegu; 40metro karratu horiek non jarri daitezkeen pieza aukerak aurkeztu alegia.







- Ekainaren 13rako patio eremuko iglua, txirrista eta ziburuak auzolanean kenduko dira eta ekainaren 13an eremuak bertan marraztuko ditugu azken erabaki bat hartzeko.

- Auzolanean parkeko gauzak kendu ditugu eta parkeko eremua garbi eta hutsik utzi dugu.

- Gaur, ekainak 13, astelehena, Ainara eta Oihana arkitektoa eskolan izan ditugu parkeko lurzoruko lehenengo faseari bukaera emateko.

- Goma lurreko 40 metro karratuko horiek non eta zein formakin jarriko diren zehaztu dugu eta horretarako zintaz, metroz eta odometroz neurketak eta kalkuluak egin eta behin betiko goma eremua adierazi dugu.













- Goma eremua oporretan jarriko dute.
- Irailetaik aurrera hondar eta harri txintxar ontziak nola eta non kokatuko ditugun erabakitzea dagokigu.