2014-06-17

URKIPE HERRI ESKOLA, MUSIKAZ BLAI!!!!!!!!!!!!



Kaixo denoi!!!!
Ikasturtea bukatzen ari zaigu, oporrak gainean eta amaiera bikaina emateko horrenbeste entzun eta abestu dugun kantaren bideoa grabatu dugu!!! 
Hemen aurrerapen txiki bat.......





video

video



 Askok jakingo dezue letra, baina oraindik ez dakizuenentzat...hor daukazue!!!


Goierriko mendien magalean
aurkitzen da gure herria,
ilusioz ekinez egina da,
berak ematen digu bizia.

Bihotzez bizia,
eta euskaraz jantzia,
urte guztian dago loraturik
Itsasondo gure herria.

Bihotzez bizia, 
eta euskaraz jantzia,
gogor, tinko, indarrez, lan eginez,
haziko da gure herria.

Eskola txiki honekin batera
guztiok handitzen gera,
ume, gazte ta heldu,
denok elkarrekin,
egiten dugu aurrera.

Guztiok batera,
aurrera eta aurrera,
alaitasuna herrian zabalduz
oso gustora aritzen gera.

Guztiok batera,
aurrera eta aurrera,
herri jator honetan bizitzeko
egin dugu gure aukera.   

Guztiok batera, 
aurrera eta aurrera,
herri jator honetan bizitzeko
egin dugu gure aukera.