2014-03-21

UDABERRIA


Udaberrian sartuak gara dagoeneko...

Antonio Vivaldi italiar musikagile ezagunak, Lau Urtaroak izeneko obra konposatu zuen. Biolin eta orkestrarako eginiko lau kontzertu dira, bertan udaberria, uda, udazkena eta negua irudikatzen dituelarik. 

Hona hemen udaberria irudikatzen duten bi bertsio ezberdin, bata klasikoa (pasarte guztiak agertzen dira), eta bestea modernoagoa.
Baina biak ere aukera bikainak.





2014-03-17

LEHIAKETARAKO BOTOA EMATEKO MODU BERRIA

Ikusi dugunez batzuk arazoak dituzue gure blogean zuen botoa emateko. Beste modu bat baduzue argazki lehiaketarako zuen botoa emateko: itsasondoeskola@gmail.com helbidera mezu bat bidal ezazue zuen izena eta zuen botoa adieraziz. Eskerrikasko!

2014-03-13

Iñauterietako Argazki Lehiaketa

Hemen dituzue lehiaketan parte hartzen duten 28 argazkiak. Martxoaren 20rarte zure botoa emateko aukera izango duzu. Gogoratu ezazu bozketan, eskolako ikasle, guraso, irakasle eta ikasleen familiartekoak parte har dezaketela. Bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du eta horretarako publicar comentarios sakatu behar du eta ondoren bere izena eta aukeratutako argazkiaren zenbakia jarri behar du. Martxoaren 21ean jakingo dugu nor izan den lehiaketaren irabazlea eta bozketan parte hartu dutenen artean egindako zozketaren irabazlea. Eman zure botoa!