2013-11-22

AGUR MACRAM, SAMIR ETA ILIAS

Pasa den astean gure lagunak Macram, Samir eta Iliasek agur esan ziguten. Ez dira oso urrutira joan baina dagoeneko ez ditugu gurekin batera eskolan. ZORTE ON HIRUKOTE TOLOSAN ETA NAHI DUZUENEAN BISITAN ETORRI!!

NAHIKARIREN AGURRA

Nahikari gure eskolako 1go zikloko gelan magisteritzako 1go praktikuma egiten egon zen eta azken egunean berak ezer ez zekiela agur berezia egin genion. Aurretik berak eskolarako opari berezia egin zigun; txotxongiloak eta ipuin kontaketak egiteko oso antzeztoki polita. Bere praktikaldiko azkeneko egunean haurrek aurretik egindako txotxongiloekin berak asmatutako emanaldia eskeini zigun gelan. Azkenik agur berezia egin genion gelan haurrek egindako marrazkiekin eta berarekin batera ateratako argizkiekin egindako bildumatxo bat oparituz. Bukatzeko denon artean maitasun tipula bat egin genion. ESKERRIK ASKO,ZORTE ON ETA LAISTER ARTE NAHIKARI!!

ASTE HONTAKO GONBIDAPENA

Aste hontan asteartean Ekaitzi zegokion gondipena idaztea baino zoritxarrez astelehenean gaixotu egin zen. Asterte goizean Ekaitzek eskolara etorri nahi zuen gonbidapena idatzi eta bere hautatuari ematera, Suari alegia, baino ezin izan zuen. Ekaitzen amatxok, Saioak,etxean gonbidapena idazteko eta berak eskolara ekarriko zuela esan zion eta halaxe egin zuen. Ekaitzen amatxok Suari gonbidapena eskura eman zion 2.ziklokoen gelara sartuz. Oso polita izan zen!! Eskerrik asko!!

2013-11-15

1go zikloko eta 2.zikloko haurrak elkarlanean

GONBIDAPENA

1go zikloko haurrek astean behin eta txandaka, astearte arratsaldean gonbidapen bat idazten dute ostegun arratsaldean gure gelara ipuina kontatzea beraiek baino handiagoa den ikasle edo irakasle bat gonbidatuz. Hauek izan dira orainartekoak: gonbidapena idatzi dutenak, gonbidatuak eta aukeratutako ipuinak.

1GO ZIKLOKO HAURRAK GORPUTZA LANTZEN

Satorraren ipuinetik abiatuta gorputza lantzen hasi gara eta haurrek gure gorputzaren inguruan zer dakiten adierazteko hiru taldetan banatuta gorputz silueta bana marraztu zuten beraien ustez barrutik nolakoak garen adieraziz. Lan bikaina!!

2013-11-13

Juan Carlos Alonsoren hitzaldia eskolan

Azaroaren 12an Juan Carlos Alonso etorri zitzaigun Ipuina eta emozio hezkuntzari buruzko hitzaldi bat ematera. Ipuinen bidez emozioen lanketa nola egin daitekeen azaldu zigun. Ipuin zerrenda bat ere eskeini zigun emozio desberdinak lantzeko. Saio aberatsa izan zen eta han izan ginen guztiok benetan eskertu genion.

2013-11-12

Lehen Hezkuntzako 1go zikloko haurrak igeriketa ikastaroan

Urtero bezela Lehen Hezkuntzako 1go zikloko haurrak igeriketa ikastaroa izan zuten Ordiziko Majori Kiroldegian eta aurten ere jarrera bikainarekin aritu ziren. Eskerrik asko Gorka, Xabi eta IƱigo!! Hauek azken eguneko argazkiak dira. Ederki pasa genuen!!!