2013-01-17

ESKOLAKO DENDAN BURUKETAK EGITEN

Lehenengo ziklokoek gelan duten "Denontzat" denda aprobetxatuz 5. eta 6. mailako haurrek 1go ziklokoekin batera buruketa tailerra egin zuten. Lehenik eta behin handienek buruketa asmatu zuten dendako produktu ezberdinak erabiliz. Ondoren, txikienek buruketa idatzi eta ulertzen zuten jarraian behar zituzten produktuak kokatu eta eskuetan zituztela datuak (prezioak) adieraziz. Txikienek beharrezkoak ziren eragiketak kalkulagailuz egin zituzten; handienek aldiz, eskuz egiten zituzten emaitza bera lortzea helburu zela. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan zen!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina