2013-01-25

MATRIKULAZIO KANPAINARAKO BIDEO MUNTAIA

Hau da aurtengo matrikulazio kanpainarako egin dugun bideo muntaia. Aurtengo honetan goi zikloko ikasleek eskeini diguten laguntza azpimarratu nahiko genuke!! Zuen gustokoa izatea espero dugu!

2013-01-24

Haur hezkuntzako ikasleak Olentzeroren etxean

Itsasondoko haur hezkuntzako haurrek, Zeraingo eskolakoekin batera Olentzeroren etxera egin zuten txangoa. Hemen dituzue argazkiak.

2013-01-17

ESKOLAKO DENDAN BURUKETAK EGITEN

Lehenengo ziklokoek gelan duten "Denontzat" denda aprobetxatuz 5. eta 6. mailako haurrek 1go ziklokoekin batera buruketa tailerra egin zuten. Lehenik eta behin handienek buruketa asmatu zuten dendako produktu ezberdinak erabiliz. Ondoren, txikienek buruketa idatzi eta ulertzen zuten jarraian behar zituzten produktuak kokatu eta eskuetan zituztela datuak (prezioak) adieraziz. Txikienek beharrezkoak ziren eragiketak kalkulagailuz egin zituzten; handienek aldiz, eskuz egiten zituzten emaitza bera lortzea helburu zela. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan zen!!

1. eta 3. zikloko haurrak elkarrekin irakurtzen

DINOSAUROEN GARAIA

Lehenengo zikloko haurrak biziaren sorrera eta dinosauroen garaia lantzen ari dira euskeraz, ingeleraz eta gazteleraz. Txokotan lan eginez talde bakoitzak informazioa leku desberdinetatik biltzen du ondoren amankomunean jarriz.

TAILERRETAN

Asteazken arratsaldero gure eskolako ikasleek tailerrak izaten dituzte. Bertan artelan desberdinak egiten dituzte teknika anitzak erabiliz. Atzo, gainera 4 eta 5 urtekoek beraien artelanen aurkezpena egin ziguten. Ikusi-ikusi!!