2012-12-25

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

Abenduaren 21ean Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatu genuen. Hemen dituzue egun horretan ateratako agazkiak eta grabatutako bideoak.

2012-12-14

Planetarium eta Rokopolisera txangoa

Lehen Hezkuntzako ikasleek gaur Nafarroara egin dugu bidaia. Lehenengo, Iruñako Planetarium-a ezagutu dugu. Kurtso hasieratik orain arte landu duguna ikusi dugu eta modu berezi batean gainera! Bideo bat jarri digute planetariumeko sabaian, berta, Lurraren sorrera, planetak, lehenengo izaki bizidunak, dinosauruak, gizakiaren eboluzioa eta izarrak ere ikusi ditugu. Gainera, gaur gauean Itsasondoko zeruan izango ditugun izarrak ere ikusteko aukera izan dugu.
Planetariumetik irten, autobusa hartu eta Berriozarren dagoen Rokopolis-era joan gara. Hamaiketakoa egin, indarrak hartu eta eskalatzen ibili gara. Momentu batzuetan beldur piska bat ere pasa dugu baina gustura ibili gara!
Hemen dituzue gaurko argazki guztiak.


2012-12-05

Beandu xamar baño...
ZORIONAK ONINTZA!!!


Edurneren bisita

Gaur goizean sorpresa polita izan dugu eskolan. Edurne etorri zaigu bisitan, lehengo urteko haur hezkuntzako irakaslea. Ilusioz hartu dute ikasleek eta begira zein argazki polita atera duten!
Nahi duzunean etorri berriz ere Edurne!

2012-12-04

Euskararen eguna

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen. Horretarako, aurreko astean, euskararen aldeko leloak prestatu genituen eta eskolan zehar eta baita herrian zehar ere zintzilikatu genituen. Gero, herrian zehar irten ginen dantza desberdinak egitera. Haur Hezkuntzakoek Txulalai dantza dantzatu zuten, Lehen Hezkuntzakoek Txapeleoa eta guztiek batera Zazpi jauzi dantzatuz amaitu genuen. Amaitutakoan, ikasle, irakasle zein gurasoentzat hamaiketakoa banatu genuen.
 Arratsaldean, antzerki emanaldia izan genuen "Haurtxoaren zopa" izenekoa. 
Astelehenean ospatu genuen guk euskararen eguna, baina ez dugu ahaztu behar egunero nabaritu behar dela euskararen eguna dela.  

Euskaraz sentitu, euskaraz pentsatu eta euskaraz ekin!
Hemen dituzue euskararen eguneko argazki zein bideoak.
Euskararen eguna