2012-11-30

Richard Oribe

Azaroaren 30ean, Richard Oribe igerilari paralinpikoa eta Javi bere entrenatzailea izan genituen gurekin.
Richard-ek garun paralisia duela esan ziguten baina bere saiakera eta gogoarekin hainbat gauza lortu dituela.
Kirol paralinpiko desberdinak ezagutu genituen eta Richard-i hainbat galdera egiteko aukera izan genuen. Gainera, Londresko joko paralinpikoetan irabazitako bi domina ekarri zituen eta horiek ikutu eta janzteko aukera ere izan genuen.
Amaieran, gozokiak eta egutegiak oparitu zizkigun eta bien sinadurak lortzeko aukera ere izan genuen!
Argazkiak ikusgai dauzkazue piccasa-n.

2012-11-24

Unibertsitateko ikaslea eskolan

Urritik azarora, 3.zikloko gelan unibertsitateko ikasle bat izan dugu praktikak egiten. Gelan, beste irakasle bat bezala izan da guretzat eta asko lagundu gaitu.
Azken egunean, gure argazkiekin egindako oroigarria oparitu genion eta etzean berarekin egondako moomentuak eskertu genizkion idaztiz. Gero, lehen hezkuntzako ikasle guztion artean, besarkada handi bat oparitu genion.
Berak ere, guztiontzat pastak ekarri zizkigun eta irakasleentzat bonboiak! Gainera, gelako bakoitzarentzat gutun polit bat idatzi zigun.
Animo Maddi unibertsitatean eta nahi duzunean etorri bisitan!




2012-11-21

1GO ZIKLOKO HAURRAK EGUZKI SISTEMA LANTZEN!!

1go zikloko haurrak unibertsoa eta Eguzki Sistema euskeraz, ingeleraz eta gazteleraz lantzen ari direnez eta oso ikertzaile iaioak eginda daudenez, pasa den astean talde txikietan Nikolas Kopernikori buruzko informazioa aurkitu eta beste hainbat bitxikeri gehiago deskubritu zituzten.
Blogaren bidez egindakoaren argazkiak erakutsi nahi dizkizuegu, oso ondo pasa genuelako!!!

Bide batez, hiru hizkuntzatan ekoiztutako lantxo batzuk ere erakusteko aprobetxatu nahi dugu gure lanaren berri izan dezazuen.





















2012-11-16

Hondakin onena sortzen ez dena!

Urrian, Aitziber eta Ainhoa etorri zitzaizkigun, Sasieta Mankomunitatearen bidez hondakinen inguruko tailer bat ematera. Bertan ikasitakorekin, gurasoei bidaltzeko gutun bat egin genuen. Hemen doakizue egin genuen idatzia.
Kaixo familia: Sasieta Mankomunitatekoak etorri zitzaizkigun eskolara. Hondakinen inguruko azalpen bat jaso eta jolas batzuk egin genituen. Bakoitzak egunean, 1.13kg zabor sortzen genuelta ikasi genuen. Horrez gain, 2012ko ekainean jasotako zaborraren %43-a bakarrik birziklatu zela esan ziguten. Arazo honi aurre egiteko lehenengo pausua murriztea da. Produktu familiarrak erosiz, produktu solteak erosiz, erabili eta botatzeko gauzak ez erosiz eta gehiegizko bilgarririk gabeko produktuak erosiz lortuko dugu hondakinak murriztea. Bigarren pausua berrerabiltzea da. Jostailuak erabiliko dituen norbaiti ematea, liburuak liburutegira ematea eta txiki geratu zaizkigun arropak norbaiti emanez edo ontzi txurira botaz lor dezakegu. Hirugarren pausua, birziklatzea da. Hondakin bakoitza ongi sailkatuz lortuko dugu birziklapen egokia. Hondakinak, guztiok sortzen ditugunez, denon ardura da hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea.